2008-11-21

MUSIK

IKASGAIA: MUSIKA
HIZKUNTZA: EUSKARA
MAILA: DBH
MATERIAL MOTA: BLOGA
EGILEA: NEREA TERÁN
HELBIDEA: MUSIK

Musika irakasleentzako bloga, blog honetan musika eta irakaskuntzarekin lotuta dauden gai, baliabide (webak, blogak, webquest,...) eta berriak agertzen dira.

2008-11-13

IGELA BATEN DISEKZIOA

IKASGAIA: BIOLOGIA
MAILA: DBH
HIZKUNTZA: INGELESA
MATERIAL MOTA: FLASH ARTXIBOA
EGILEA: FROGUS.COM
HELBIDEA: IGELA
Teknologiaren aurrerapenei esker igel baten organoak aztertu ditzakegu animaliari minik egin gabe. Saiatu nahi duzu? Egin disekzio birtual bat ingeles pixka bat praktikatzen duzun bitartean.
(Irekitzen duzunean klikatu izenburuan eta ez "Click Here" jartzen duen lekuan)

BERDE-BERDEA 2008-2009

IKASGAIA: NATUR ZIENTZIAK/AGENDA 21
MAILA: DBH
HIZKUNTZA: EUSKARA
Kutxaren ekimena da berde-berdea, Gipuzkoako gazteek ingurumena ezagutaraztea, harekiko errespetua sustatzea eta haren aldeko ekintzaile bihurtzea du helburu.

Teknologia berrien bitartez eta ikasmaterial ezberdinak erabiliz, animazioak, galdeketak, koadernoak..., hainbat gauza aztertu eta ikasten dituzte ikasleek: zeintzuk diren ingurumen-arazo nagusienak, konponbideak zeintzuk diren, eta eurek ingurumenaren alde zer egin dezaketen. Horretarako, bost gai lantzen dira: bioaniztasuna, atmosferaren kutsadura, ura, oporraldi ekologikoagoak eta klima-aldaketa.

2004-05, 2005-06, 2006-07 eta 2007-08 ikasturteetan zehar Gipuzkoako DBHko ikastetxeen % 90ak hartu du parte, 21.000 ikasle inguru, gehienak 1. eta 2. mailakoak.

Ekimenaren bidez, bestalde, ingurumenaren alde lanean ari diren zenbait elkartek dirulaguntza oparoak jasotzen dituzte ikasleen parte-hartzeari esker. Dagoeneko 48.000 € lortu dira.

BERDE-BERDEA 2008-2009


IKASGAIA: NATUR ZIENTZIAK/AGENDA 21
MAILA: DBH
HIZKUNTZA: EUSKARA
MATERIAL MOTA: WEB: EKINTZA INTERAKTIBOAK, FLASH, BIDEOAK,...
EGILEA: GIPUZKOAKO KUTXA
HELBIDEA: BERDE-BERDEA
Kutxaren ekimena da berde-berdea, Gipuzkoako gazteek ingurumena ezagutaraztea, harekiko errespetua sustatzea eta haren aldeko ekintzaile bihurtzea du helburu.
Teknologia berrien bitartez eta ikasmaterial ezberdinak erabiliz, animazioak, galdeketak, koadernoak..., hainbat gauza aztertu eta ikasten dituzte ikasleek: zeintzuk diren ingurumen-arazo nagusienak, konponbideak zeintzuk diren, eta eurek ingurumenaren alde zer egin dezaketen. Horretarako, bost gai lantzen dira: bioaniztasuna, atmosferaren kutsadura, ura, oporraldi ekologikoagoak eta klima-aldaketa.
Ikasturte honetan berde-berdearen 5. urteurrena ospatuko dugu eta urtero bezala proiektuan zenbait berrikuntza gaineratu ditugu:
Web orrialdea berritu dugu eta ikasleek parte hartze zuzenagoa izateko bloga sortu; beren lan, iritzi, argazkiak…azaltzeko.
Ikasturtean zehar lehiaketak egingo dira, web orrialdean aurkezten joango garenak.
Ikasleek aukeratutako ingurumen elkarteekin elkarlan handiagoa. Ikasle eta elkarteen arteko harremana sustatuko dugu bisita eta beste jarduera batzuen bitartez.
Energiari buruzko ikasmaterial berria, berde-berdea orrialdean erabilgarri izango dena.
Proiektuan gurasoek ere parte har dezaten web orrian jarduera zehatz batzuk eskaintzen joango gara.

NOLA LANTZEN DA:
-Partaideak: berde-berdean izena emandako ikasleek, bai eta, hala nahi duen edonor ere web orrialdearen bitartez.
-Proiektuaren web orrialdearen bidez, baliabide guztiak eskuratzen dira. Gainera, ikasleek beren lanarekin eta pasahitz bat erabiliz, diru-laguntzak lortzen dituzte eurek aukeratutako elkartearentzat.
-Ikasleek, irakaslearekin –zenbaitetan proiektuko arduradun batekin ere-, 5 gai lantzen dituzte ikasgelan:

Bioaniztasuna
Atmosferaren kutsadura
Ura
Oporraldi ekologikoagoak
Klima aldaketa
Horretarako, gai bakoitzaren inguruko materialaz baliatzen dira:

8-10 minutu inguruko filma.
Aukera anitzeko 15 galderez osatutako galdetegia.

Irakaslearentzako eta ikasleentzako koadernoa, gaia ulertu eta berrikustea ahalbidetu eta galdetegia osatzen lagunduko diena.

Material osagarria; bideoak, infografiak…biltzen dituen CDa.
Material hori guztia "berde-berdea.net" orrian dago eskura, bai eta, gai bakoitzaren inguruko albisteak, loturak, irudiak…

-Diru-laguntzak: Ikasleek gai bakoitzari dagozkion 15 galderak Internet bidez erantzuten dituzte, eman zaion pasahitza erabiliz. Honela ikasturte bukaeran, lortzen dituzten puntuak laguntza ekonomikoan bihurtuko dira aukeratutako elkarteari banatzeko. Orain artekoan, 48.000 € banatu dira elkarte hauen artean: Greenpeace, Organbidexka, Kalapie, Aranzadi, Arrano Etxea, EIBE eta The Green Belt Movement. Horri esker, hainbat jarduera abiarazi dituzte: zauritutako animaliak zaindu, hegoaldeko zuhaitz-igelaren bizitokiak babestu, zetazeoak ikertu gure kostaldean, bidegorriak bultzatu,...

2008-11-08

TECNO 12-18


IKASGAIA: TECNOLOGIA
MAILA: DBH+BATXILERGOA
HIZKUNTZA: GAZTELERA, KATALANA
MATERIAL MOTA: UNITATE INTERAKTIBOAK+ FLASH
EGILEA: CRISTOBAL SÁNCHEZ BARCELONA
HELBIDEA: TECNO

(unitate horiek erabiltzeko harpidetu behar dugu (ggb 180 euro))

¿Qué es tecno12-18?

Tecno12-18 es una página web que tiene como objetivo suministrar contenidos educativos para la enseñanza de la tecnología en la ESO y el Bachillerato. Los contenidos se presentan en forma de miniunidades didácticas que tratan aspectos puntuales del currículum. En el diseño de las miniunidades se hace énfasis en exponer la información lo más gráficamente posible (utilizando fotografías, dibujos y animaciones) con la finalidad de hacer más sencillo y atractivo el proceso de enseñanza y aprendizaje.

2008-11-06

AMADIS DE GAULA: ERAKUSKETA

IKASGAIA: LENGUA CASTELLANA
HIZKUNTZA: GAZTELERA
MAILA: DBH+BATXILERGOA
MATERIAL MOTA: BISITA BIRTUALA
EGILEA: BIBLIOTECA NACIONAL
HELBIDEA:amadis