Agenda 21 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Agenda 21 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2012-11-05

URA, BIZIKIDETZAREN ITURRIA

IKASGAIA: ARLOANITZA
MAILA:  DBH
HIZKUNTZA: EUSKARA
MATERIAL MOTA: WEB GUNEA
EGILEA:ANDONI ALDEKOETXEA
HELBIDEA: URA, BIZIKIDETZAREN ITURRIA

“URA, BIZIKIDETZAREN ITURRIA” proiektuaren bidez, ikasleak uraren inguruko zenbait kontu aztertuko ditu: uraren zikloa naturan; munduko hainbat tokitako ur-premiak, kontsumoa eta hornidura; ibaietako uraren kalitatea… 
Bestalde, ikaslea urak naturan nahiz gizartean daukan garrantziaz jabetu eta oinarrizko eskubidetzat hartzeko gai izango da. Uraren erabilera arduratsuaren aldeko jarrera eta ekimena indartuko ditu, eta ondorioz, proiektuaren bukaeran gogotsu ekingo dio eskolako kontzientziazio-kanpaina antolatzeari. 
Lantzen diren ikasgaiak: 
Ingurunearen Ezaguera, Hizkuntzak eta Herritartasuna

Material hau LHko azken ziklorako egokitua izan arren, aldaketa txiki batzuekin DBH 1.zikloan ezar dezakegu,  beste arloek ere parte har dezakete.
 

2009-05-21

NATURGAIA


IKASGAIA: BIOLOGIA-GEOLOGIA + A21
HIZKUNTZA: GAZTELANIA + EUSKARA
MAILA: DBH + BATXILERGOA
MATERIAL MOTA:MULTIMEDIAK
EGILEA:EIMA
HELBIDEA: NATURGAIA


Zientzia eta Ingurumenari buruzko materialak eta proiektuak sortzen eta bideratzen dituen enpresa da.

Ingurumen eta zientzia heziketara zuzenduriko proiektuak garatu eta, hezkuntza nahiz gizarte alorrean, teknologia berrien erabilera bultzatzera zuzenduriko enpresa gara. Material didaktikoak egin, ikastaroak eman, ikastetxe nahiz beste erakundeekin elkarlanean jarduerak abiarazten ditugu, etab.
Egun, besteak beste, honakoak garatzen ditugu: Kutxaren Gizarte Ekintzaren eskutik, berde-berdea Ingurumen Proiektua Gipuzkoako ikastetxeetan. GPSarekin proiektuak zenbait ikastetxeetan: espezie inbaditzaileak lekutu, parkeetako landaredia aztertu, etab. “GPSa, tresna pedagogikoa” online ikastaroa. Hezkuntza-softwareak ekoitzi euskaraz nahiz erderaz,…

2008-11-13

BERDE-BERDEA 2008-2009

IKASGAIA: NATUR ZIENTZIAK/AGENDA 21
MAILA: DBH
HIZKUNTZA: EUSKARA
Kutxaren ekimena da berde-berdea, Gipuzkoako gazteek ingurumena ezagutaraztea, harekiko errespetua sustatzea eta haren aldeko ekintzaile bihurtzea du helburu.

Teknologia berrien bitartez eta ikasmaterial ezberdinak erabiliz, animazioak, galdeketak, koadernoak..., hainbat gauza aztertu eta ikasten dituzte ikasleek: zeintzuk diren ingurumen-arazo nagusienak, konponbideak zeintzuk diren, eta eurek ingurumenaren alde zer egin dezaketen. Horretarako, bost gai lantzen dira: bioaniztasuna, atmosferaren kutsadura, ura, oporraldi ekologikoagoak eta klima-aldaketa.

2004-05, 2005-06, 2006-07 eta 2007-08 ikasturteetan zehar Gipuzkoako DBHko ikastetxeen % 90ak hartu du parte, 21.000 ikasle inguru, gehienak 1. eta 2. mailakoak.

Ekimenaren bidez, bestalde, ingurumenaren alde lanean ari diren zenbait elkartek dirulaguntza oparoak jasotzen dituzte ikasleen parte-hartzeari esker. Dagoeneko 48.000 € lortu dira.

BERDE-BERDEA 2008-2009


IKASGAIA: NATUR ZIENTZIAK/AGENDA 21
MAILA: DBH
HIZKUNTZA: EUSKARA
MATERIAL MOTA: WEB: EKINTZA INTERAKTIBOAK, FLASH, BIDEOAK,...
EGILEA: GIPUZKOAKO KUTXA
HELBIDEA: BERDE-BERDEA
Kutxaren ekimena da berde-berdea, Gipuzkoako gazteek ingurumena ezagutaraztea, harekiko errespetua sustatzea eta haren aldeko ekintzaile bihurtzea du helburu.
Teknologia berrien bitartez eta ikasmaterial ezberdinak erabiliz, animazioak, galdeketak, koadernoak..., hainbat gauza aztertu eta ikasten dituzte ikasleek: zeintzuk diren ingurumen-arazo nagusienak, konponbideak zeintzuk diren, eta eurek ingurumenaren alde zer egin dezaketen. Horretarako, bost gai lantzen dira: bioaniztasuna, atmosferaren kutsadura, ura, oporraldi ekologikoagoak eta klima-aldaketa.
Ikasturte honetan berde-berdearen 5. urteurrena ospatuko dugu eta urtero bezala proiektuan zenbait berrikuntza gaineratu ditugu:
Web orrialdea berritu dugu eta ikasleek parte hartze zuzenagoa izateko bloga sortu; beren lan, iritzi, argazkiak…azaltzeko.
Ikasturtean zehar lehiaketak egingo dira, web orrialdean aurkezten joango garenak.
Ikasleek aukeratutako ingurumen elkarteekin elkarlan handiagoa. Ikasle eta elkarteen arteko harremana sustatuko dugu bisita eta beste jarduera batzuen bitartez.
Energiari buruzko ikasmaterial berria, berde-berdea orrialdean erabilgarri izango dena.
Proiektuan gurasoek ere parte har dezaten web orrian jarduera zehatz batzuk eskaintzen joango gara.

NOLA LANTZEN DA:
-Partaideak: berde-berdean izena emandako ikasleek, bai eta, hala nahi duen edonor ere web orrialdearen bitartez.
-Proiektuaren web orrialdearen bidez, baliabide guztiak eskuratzen dira. Gainera, ikasleek beren lanarekin eta pasahitz bat erabiliz, diru-laguntzak lortzen dituzte eurek aukeratutako elkartearentzat.
-Ikasleek, irakaslearekin –zenbaitetan proiektuko arduradun batekin ere-, 5 gai lantzen dituzte ikasgelan:

Bioaniztasuna
Atmosferaren kutsadura
Ura
Oporraldi ekologikoagoak
Klima aldaketa
Horretarako, gai bakoitzaren inguruko materialaz baliatzen dira:

8-10 minutu inguruko filma.
Aukera anitzeko 15 galderez osatutako galdetegia.

Irakaslearentzako eta ikasleentzako koadernoa, gaia ulertu eta berrikustea ahalbidetu eta galdetegia osatzen lagunduko diena.

Material osagarria; bideoak, infografiak…biltzen dituen CDa.
Material hori guztia "berde-berdea.net" orrian dago eskura, bai eta, gai bakoitzaren inguruko albisteak, loturak, irudiak…

-Diru-laguntzak: Ikasleek gai bakoitzari dagozkion 15 galderak Internet bidez erantzuten dituzte, eman zaion pasahitza erabiliz. Honela ikasturte bukaeran, lortzen dituzten puntuak laguntza ekonomikoan bihurtuko dira aukeratutako elkarteari banatzeko. Orain artekoan, 48.000 € banatu dira elkarte hauen artean: Greenpeace, Organbidexka, Kalapie, Aranzadi, Arrano Etxea, EIBE eta The Green Belt Movement. Horri esker, hainbat jarduera abiarazi dituzte: zauritutako animaliak zaindu, hegoaldeko zuhaitz-igelaren bizitokiak babestu, zetazeoak ikertu gure kostaldean, bidegorriak bultzatu,...

2008-05-18

ESKOLAKO AGENDA 21. 2. BOLETINA

IKASGAIA: EA 21
HIZKUNTZA:EUSKARA, GAZTELANIA
EGILEAK: ENKARTERRI ETA EZKERALDEKO ESKOLAK
HELBIDEA: http://www.agenda21escolar.barakaldo.org/File/2Boletina.pdf

Goiko estekaren bidez, 07-08 ikasturtean zehar Eskolako Agenda 21 programari esker eskola batzuek landutako hainbat gaiak laburbilduta irakur ditzakezue.

2008-04-27

Concurso escolar “Reporter@s del Planeta Tierra” (FECYT) | Elkarrekin


IKASGAIA: AGENDA 21, NATUR ZIENTZIAK
MAILA: DBH+BATXILERGOA
HIZKUNTZA: GAZTELANIA
MATERIAL MOTA: WEB, LEHIAKETA
EGILEA: La Fundación Española para la Ciencia y Tecnología
HELBIDEA:http://www.elkarrekin.org/node/3939

Lehiaketa honetan parte hartzeko epea maiatzaren 15-ra arte egongo da irekita.
Animoa eta parte hartu saria bidai eder bat izango da.

2008-03-11

URAREN EGUNA






IKASGAIA: AGENDA 21



MAILA: GUZTIAK



HIZKUNTZA: EUSKARA



EGILEAK: BURDINIBARRA-KO AGENDA 21-KO ARDURADUNAK: ITZIAR UGARTE ETA PILAR VILLEGAS



Wangari Maathaik, 2004. urteko Bakearen saridunak, zion:




“Gauza handiak ez dira ezberdintasuna markatzen dutenak, egunero ematen ditugun urrats txikiak baizik”



Bazenekien 2007. urtea URAren urtea izan dela? Hori dela eta, zonaldeko ikastetxe gehienek, Udaletxeak lagundutakoek, ikasturte honetarako gai hau aukeratu genuen Agenda 21ean lantzeko.
Era orokorrean, institutuan egiten denarekin batera, bakoitzak (ikasleak, irakasleak, gurasoek eta ez irakasleak) zerbait egin dezake URAREN kontsumoa murrizteko eta hobetzeko. Hemen dauzkazu gomendio batzuk. Aukeratu nahi dituzunak; zenbat eta errazagoak hainbat eta ziurtasun handiagoz beteko dituzu.

1.-Ura zentzuz erabiltzen ahalegin gaitezke, egia den arren guk ez dugula ur eskasiarik, beste leku askotan bezala.
2.-Egarri bagara, txorrotako uda edan dezakegu: oso ona da eta ez du plastiko ontzik beharrik.
3.-Ur hotza nahi badugu, botila bat gorde dezakegu hozkailuan: hobe hori freskatu arte txorrota irekita edukitzea baino.
4.-Bost minutuko dutxaldi batean 100 l ur gastatzen dira; bainatzen bagara, 300. Garbo dago, ezta?
5.-Auto garbitegian autoa garbitzeko, 35 litro ur inguru baher dira; etxeko mangerarekin, berriz, 500 l ere gasta ditzakegu. Zer ote komennigarriago?
6.-Galdetu dezakegu noiz den landare-olioaren gaikako bilketa, eta hara eraman gure oilioa, sukaldeko hustubidetik bota ordez.
7.-Xaboia oso garbigarri ona da. Zergatik ez hori erabili fosfatoa, nitratoa eta gisa bereko gai kaltegarriak dituzten garbigarrien ordez


Honen atzean, ematen dizugu Trapagaraneko Udaletxeko Ortzadar taldeak emandako informazioa uraren ordainagiria eta haren kontsumoa herrian hobeto uler dezazun.

Espero dugu informazio hura baliagarria eta lagungarria izatea jarrai dezazun ura zaintzen eta ondo erabiltzen.

2008-03-05

Eskolako Agenda 21


IKASGAIA: AGENDA 21
EGILEA: ASUN FERNANDEZ OSTOLAZA
MATERIAL MOTA : BLOGA
HELBIDEA:Eskolako Agenda 21

Agenda 21-i buruz Asunek egindako bloga. Hor esteka eta errekurtso batzuk topa ditzakezue.
Eta aldi berean, blogak nola erabil daitezke hezkuntza-errekurtso bezala adibide bat da.

2008-02-20

Haur eta Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, URA gaia lantzeko gelako baliabideak. | Elkarrekin

Haur eta Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, URA gaia lantzeko gelako baliabideak. Elkarrekin

IKASGAIA: NATUR ZIENTZIAK
MAILA: DBH
HIZKUNTZA: EUSKARA, GAZTELANIA
MATERIAL MOTA: CD (ESKATU BEHAR DA)
EGILEA: CEIDA
HELBIDEA: Goiko lotura

Haur eta Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, URA gaia lantzeko gelako baliabideak, Ingurugela-CEIDAk osatuta. Hiru etapetarako jarduera didaktikoak eduki multzo berdinen inguruan antolatuta daude (Ura naturan; uraren zikloa; uraren kontsumoa eta erabilpena; arazoak; uraren tratamendua eta kudeaketa egokiena eta ibaia, padura eta kostaldea ekosistema- gisa). CDan bertan beste erakunde batzuek URA gaia tratatzeko osatu didtuzten unitate didaktikoak eta GAP programa ( Ekintza Plan Globala) urarekiko proposatzen dituen eguneroko jokabide egokienak uraren erabilpen jasangarria egiteko.
CDa eskuratzeko, Ingurugela-CEIDA (Donostia) kontaktuan jarri:
a-etxarri@ej-gv.es

Recursos de aula para trabajar el tema del AGUA en Educación Infantil y Primaria y en Educación Secundaria Obligatoria, realizados por Ingurugela- CEIDA. Las actividades de aula para las tres etapas están organizadas en torno a los mismos bloques de contenidos (El agua en la naturaleza; el ciclo del agua; uso y consumo del agua; tratamiento y gestión adecuada del agua; problemas y ecosistemas de río, marisma y costa). Se incorporan también otras unidades didácticas de distintas instituciones para trabajar el AGUA y el programa GAP (Plan de Acción Global) que indica los comportamientos diarios más adecuados en relación al uso y consumo sostenible del agua.
Para pedir el CD ponerse en contacto con Ingurugela-CEIDA de Donostia:
a-etxarri@ej-gv.es