2009-04-28

LEXIPEDIA

IKASGAIA: INGELESA
MAILA: DBH+ BATXILERGOA
HIZKUNTZA: INGELESA
MATERIAL MOTA: FLASH
EGILEA: iSEEK
HELBIDEA: LEXIPEDIA

Where words have a meaning.

MATERIALES DE LENGUA Y LITERATURA


IKASGAIA: LENGUA ESPAÑOLA Y LITERATURA
MAILA: DBH + BATXILERGOA
HIZKUNTZA: GAZTELANIA
MATERIAL MOTA: WEB GUNEA +BLOG+MOODLE
EGILEA:LOURDES DOMENECH + ANA ROMEO
HELBIDEA: MATERIALES

Errekurtso pilo LENGUA ESPAÑOLA -ko eskoletarako, adibidez "EL MUNDO EN VERSO" blogean errekurtso multimediak aurki ditzakezue, hemen duzue adibide bat:


2009-04-27

GIZA ZIENZIETAKO MATEMATIKA II

IKASGAIA: MATEMATIKA
MAILA: BATXILERGOA
HIZKUNTZA: GAZTELANIA
EGILEA: JOSÉ ALVAREZ
HELBIDEA: ZAI.MATES A TU ALCANCE

ISFTICren baliabide berria da eta bigarren saria lortu du azken kurrikulum materialen deialdian. Batxilergoko Giza Zientzietarako matematikak lantzen dira eta bai irakaslea, bai ikaslea baldin bazara, bere egileak, José Álvarez Fajardo, ikas tresna osoa dela pentsatzen du. Eta hala da: apunteak, azalpenak, adibideak, ariketak, selektibitate-azterketak gehi Web 2.0ko tresna dinamikoak. Gainera apunteak pdf formatoan eskura ditzakegu. Gehiagorik eskatu ahal zaio?

2009-04-21


IKASGAIA: LENGUA ESPAÑOLA
MAILA: DBH + BATXILERGOA
HIZKUNTZA: GAZTELANIA
MATERIAL MOTA: WEBQUEST
EGILEA: HAINBAT EUSKAL HERRIKO IRAKASLEAK
HELBIDEA: GURE WEBQUEST-ak


WEBQUEST-ei buruzko seminario batean irakasle batzuek egindako lanaren aurkezpena da. Kurrikulumako hainbat aspektu lantzen dira eta pena merezi du bistazo bat ematea.

EXPLORANDO EL CAMBIO CLIMÁTICO


IKASGAIA: BIOLOGIA

MAILA: DBH + BATXILERGOA

HIZKUNTZA: GAZTELANIA

MATERIAL MOTA: WEB GUNEA


HELBIDEA: CLIMATE CHANGE


Gure planetako klima aldaketa eragiten duten faktoreak ezagutzeko web gunea. Ikasle zein irakasleentzako gidak daude-

2009-04-16

EKAINBERRI: EKAIN KOBAREN ERREPLIKA


IKASGAIA: GEOGRAFIA-HISTORIA
MAILA: DBH + BATXILERGOA
HIZKUNTZA: EUSKARA, GAZTELANIA, INGELESA, FRANTSESA, ALEMANA
MATERIAL MOTA: WEBA + BLOGA
EGILEA:EKAIN FUNDAZIOA
HELBIDEA:EKAINBERRI

Arte Kuaternarioko zaldi-multzo perfektuena”André Leroi-Gourham
Web gune txukuna eta osatua dauka Ekainberri Ekain kobaren erreplikak. 1969an aurkitu zuten Ekain haitzuloa Zestoan eta urte askotan itxita egon ondoren erreplika egin dute jaotorrizko haitzulotik 600 metrotara.
Web gunean erreplikari buruzko informazio zabala eta argazkiak eskaintzen dira. Jose Mª Alberdi arkitektoa diseinatu du hormigoi eta Corten altzairukzko eraikin handia. Sastarraingo bailaran kokatua eta ezkutatuta dago.
Sei gune ditu. Lehen gunean, sarrera eta itxaroteko guneak daude. Bigarren gunea erreplikaren sarreraraino eramaten duen argiitzaleko gunea da, gune honek iluntasunera ohituko du bisitaria.
Hirugarren gunean erreplika bera aurkituko dugu. Ikusgai dauden erreprodukzioak jatorrizko haitzulokoaren berdinak dira eta Ekaingo lanen teknika eta material berdina erabiliz egin dira. Iluntasunak, soinuak eta tenperaturak beste garai batera eramaten dute bisitaria.
Laugarren gunea erreplikaren ondorengoa da. Erreplikaren barrualdetik kanpoaldera iragaitea hainbat proiekziok lagunduta egiten da; horietan Ekaingo ilustrazioak eta haiek irudikatzen dutenaren benetako argazkiak tartekatzen dira. irudi gehienetan zaldia da protagonista.
Bostgarren gunean Euskal Herriko labar-artearen erakusketa eskaintzen da. Erakusketa honetan Ekaingo beste alderdi batzuei buruzko informazioa ematen da eta ibilbidean ikusitakoa zabalago azaltzen da ikus-entzunezko pantailen eta objektuen bidez.
HEZKUNTZA-JARDUERAK ETA ERRESERBAK
Seigarren gunea tailerrentzako aretoa da. besteak beste gai hauek lantzen dira bertan: historiaurrea, horma-artea, arkelogia, Madeleine aroko gizakien artea eta bizimodua. Izan ere ikastetxeentzako hezkuntza-jarduerak eskaintzen ditu Ekainberrik. Ikastetxeei zuzendutako bi mkotako bisitak eskaintzen dira: bisita gidatuak eta bisita gidatuak+gaikako tailerra.
Ekainberri bisitatzeko aurretik bi eguneko aurrerapenarekin egin behar da erreserba gutxienez eta berau ziurtatuta egon behar da. Erreserba egiteko formularioa eskaintzen da web gunean eta 943-86-88-11 telefono zenbakian ere ematen dute informazioa.
Bisitak 20 laguneko taldeetan egiten dira eta 30 minutuko iraupena daukate. Astelehenetan itxita dago. Hiru bisita mota daude:


  • Bisita gidatua

  • Bisita gidatua + tailerra (ikasleentzat)

  • Bisita gidatua + asteburuko gaikako tailerra (publiko orokorrarentzat)