MUSIKA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
MUSIKA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2010-11-11

LOS INSTRUMENTOS DE LA ORQUESTA

IKASGAIA: MUSIKA
MAILA: DBH
HIZKUNTZA: GAZTELERA
MATERIAL MOTA:WEB GUNEA
EGILEA:DANIEL SANZ NAVAS
HELBIDEA: INSTRUMENTOS

Musika Hezkuntzarako errekurtso hezigarriak. Instrumento- familak azalpenaren alboan, instrumento bakoitzeko audioa ere entzun dezakegu.

2010-09-23

MUSIKA IKASTEKO JOKU ETA JARDUERAK INTERAKTIBOAK

IKASGAI: MUSIKA
MAILA: DBH + LH
HIZKUNTZA: GAZTELERA
MATERIAL MOTA: JOKUAK ETA JARDUERAK PDI-N ERABILTZEKO
EGIEA: EZEZAGUNA
HELBIDEA: PDI MUSIKA

Pena bat da, joku eta jarduera batzuk erabiltzeko ordaibndu behar dela, baina badute eskaintza berezi bat irakasleentzako (ikusteko eta frogatzko jokuak)

2009-10-22

OROTARIKO EUSKAL HIZTEGIA SAREAN


IKASGAIA: GUZTIAK
MAILA. DBH + BATXILERGOA
HIZKUNTZA: EUSKARA
MATERIAL MOTA: HIZTEGIA ON-LINE
EGILEA: EUSKALTZAINDIA
HELBIDEA: OEH

Orotariko Euskal Hiztegia Euskaltzaindiak burutu duen egitasmo handienetakoa da, zalantzarik gabe, handiena ez bada.
Hiztegigintzan ari direnentzako nahitaezko erreferentzia da. Hiztegi historiko honetan jaso dira euskaraz idatzi diren liburu esanguratsu gehienak, aro eta euskalki ezberdinetakoak.
Hamasei liburukitan argitaratuta dago hiztegi hau eta, Euskaltzaindiak orain teknologia berriek eskaintzen duten aukerez baliatuz, ikertzaile eta erabiltzaile ororen eskuetan jartzen du, internet bidez kontsultatu ahal izateko.

2008-11-21

MUSIK

IKASGAIA: MUSIKA
HIZKUNTZA: EUSKARA
MAILA: DBH
MATERIAL MOTA: BLOGA
EGILEA: NEREA TERÁN
HELBIDEA: MUSIK

Musika irakasleentzako bloga, blog honetan musika eta irakaskuntzarekin lotuta dauden gai, baliabide (webak, blogak, webquest,...) eta berriak agertzen dira.

2008-06-17

AITA DONOSTIA


IKASGAIA: MUSIKA
MAILA: DBH
HIZKUNTZA:EUSKARA + GAZTELERA
EGILEA: NEREA TERAN
MATERIAL MOTA: ALTXORRAREN BILA (MINI WEBQUEST)
HELBIDEA:index

Basatxoritxu, itsasoan laino dago,..

Denok entzun ditugu abesti horiek, era askotako bertsioetan: kantuan, musika-tresna taldeak jota, pianoan... belaunaldiz belaunaldi transmititu diren abestiak dira eta Aita Donostia bezalako musikariei esker dugu gaur egun horiekin gozatzeko aukera.

Aurton oso modu berezian gogoratuko dugu Aita Donostia, beraren heriotzaren berrogeita hamargarren urteurrena izan baita (1956ko abuztuaren 30ean). Gure musika herrikoiaren ikertzaile handia izateaz gain, musika genero guztietako lanak utzi zizkigun. Aita Donostiaren heriotzaren urteurrena gogoratuaz beraren bizitzari eta egin zuen lanari buruzko ikerketa lana egiteko aukera paregabea duzu proposamen didaktiko honetan

2008-06-05

MOZART

IKASGAIA: MUSIKA
HIZKUNTZA: GAZTELANIA
MAILA: DBH
MATERIAL MOTA: PDF ARTXIBOA
EGILEA: JUNTA DE ANDALUCIA
HELBIDEA: http://www.juntadeandalucia.es/averroes/intelhorce/bibliote/BTMozart.pdf

Mozart-i buruzko hainbat baliabide: web-quest, click, altxorren izkutua,...

2008-05-30

ARRIAGAREN AZTARNEN BILA


IKASGAIA: MUSIKA
HIZKUNTZA: EUSKARA, GAZTELANIA
MAILA: DBH (2. ZIKLOA)
MATERIAL MOTA: WEB-QUEST
EGILEA: NEREA TERAN
HELBIDEA:index

Juan Crisóstomo de Arriaga musikaria luzaroan egon da ahaztuta; izan ere bere musika-lanak oso gutxitan interpretatu dira eta ia ez dago musika horren grabaziorik.
Beethoven, Schubert, Mendelssohn, Rossini eta beste musikagile ospetsuen garaikidea izan zen eta sotiltasunez beteriko lanak konposatu zituen, inspirazio eta edertasun handikoak.
1806ko neguan jaio zen Bilbon, baina handik gutxira, hamabost urterekin, Parisa joan zen aukera berrien bila.
Oso gazterik hil zen, 20 urte zituela. Arriagaren gauza guztiak bi kutxa handitan bidali zituzten Bilbora eta luzaroan egon ziren gordeta, zabaldu barik. Gainera, beste zenbait gertakariren kausaz, barruko gauza asko hondatu eta galdu egin ziren.
Webquest honetan honen guztiaren berri izango dugu; izan ere, " Arriagaren aztarnen bila" arituko gara.

2008-05-29

MOZART


IKASGAIA: MUSIKA
MAILA:DBH (2. ZIKLOA)
HIZKUNTZA: EUSKARA, GAZTELANIA
MATERIAL MOTA: WEB-QUEST
EGILEA:NEREA TERAN
HELBIDEA:index

Mozarten urtebetetzearen 250. urteurrena ospatzeko prestaturiko web-questa duzue.

2008-03-06

Música UNITATE INTERAKTIBO BATZUK


IKASGAIA: MUSIKA
MAILA: DBH
HIZKUNTZA: GAZTELANIA
MATERIAL MOTA: FLASH
EGILEA:IES GABRIEL Y GALAN (MONTEHERMOSO)
HELBIDEA: Música
Berrikuntza proiektu batean egindako unitate interaktibo batzuk,irakasleon arteko lan kolaboratiboaren eredua.