2013-04-08

GRAMATIKA GAITASUNA LANTZEN

IKASGAIA:EUSKARA
MAILA:DBH + BATXILERGOA
HIZKUNTZA:EUSKARA
MATERIAL MOTA:LIBURU ELEKTRONIKOA ETA INTERAKTIBOA
EGILEAK: Jose Mari Asurmendi Otaegi,Mikel Dorronsoro Iraeta,Aitor Zubizarreta Artetxe (HABE IKASBIL)
HELBIDEA: GRAMATIKA GAITASUNA LANTZEN

Gramatika gaitasuna lantzeko proposamena da proiektu hau, jatorriz Hezkuntza unibertsitatea eta ikerketa sailaren eskutik argitaratutako Gramatika Lantzeko liburuaren bertsio elektronikoa dena.

Egokitzapen honetan liburuan argitaratutako gramatika-edukiak garatu dituzte. Batetik, azalpen teorikoa eskainiko da, eduki horren ezaugarriak eta erabilera zertan den azalduz; eta bestetik, eduki horiek lantzeko zuzenketa automatikoa duten ariketa-sorta egongo da eskura: baliokideak eman, itzulpenak egin, egiturak berridatzi, perpausak lotu, hutsuneak bete, esaldiak moldatu….

Nahi izanez gero, liburu osoan murgil gaitezke edo aurkibideari jarraiki, landu nahi dugun atalera joan.