2011-04-17

MATEMATIKA ESPERIMENTALAK

IKASGAIA: MATEMATIKA
HIZKUNTZA: GAZTELERA + INGELESA
MAILA: DBH
MATERIAL MOTA: WEB GUNEA + BALIABIDEAK
EGILEA:UNESCO KIDEEK
HELBIDEA: MATHS EXPERIENCING
ITURRIA: Mirando al infinito

Erakusketa birtuala Matematika gustoko duten pertsonentzat, batez ere bigarren hezkuntzako irakasle eta ikasleei zuzenduta.
Erakusketa honeta 200 jarduera baino gehiago aurki ditzakezue bai online bai konexio gabe egiteko . Benetan pena merezi du.

2011-04-06

TIMSS FROGA LIBERATUAK: 2007

IKASGAIAK: ZIENTZIAK + MATEMATIKA
MAILA: LH
HIZKUNTZA: GAZTELERA
MATERIAL MOTA: LIBURU BIRTUALA
EGILEA: TIMSS
HELBIDEA: EDUTEKA

Aurreko estekan dugu 2007-an LHko 4. mailarako eginiko zientziak eta matematikako TIMSS-frogak.

2011-04-04

SAREKO EUSKAL GRAMATIKA

IKASGAIA: EUSKARA
MAILA: DBH + BATXILERGOA
HIZKUNTZA: EUSKARA
MATERIAL MOTA: WEB GUNEA
EGILEA: HAINBAT
HELBIDEA: EUSKAL GRAMATIKA

  Gramatika hau ez dela ohiko horiek bezalakoa, arrazoi askorengatik. Edukiari behatzen badiogu, askoz ere gauza gehiago ikusiko duzu hemen: gramatika arruntetan, hemen ”MORFOSINTAXIA” deitu dugun atala bakarrik lantzen baita batez ere. Ikusiko duzunez, pantailan ikusten ari zaren gramatika honetan atal bat besterik ez da morfosintaxia. Luzea, hori bai, baina aldamenean beste hainbeste atal baditu. Gramatiketan nekez aurkitzen da euskalkiei buruzko informazioa; hizkuntzaren jabekuntzaz ezer gutxi esaten da; hizkuntzaren prozesamendua ez da aipatzen; hiztegiaren kontua ere guztiz bigarren mailan geratzen da, eta abar. SEG-en horiek guztiak lantzen dira (edo landuko dira). Badu gramatika honek, bestetik, beste ezaugarri argi bat: sarerako egina da, Interneten kontsultatzeko. Ez dugu holakorik gehiegi aurkitu munduan: badira, bai, informazioak han-hemenka, gramatika eta hizkuntzei buruz, baina ez dira hemen eskaintzen dugun lan honen pareko. Internetek aukera handiak ematen ditu, batez ere leku batetik bestera ia modu automatikoan mugitzeko, gaiak elkarren artean erlazionatzeko, inguruko informazioa jasotzeko, eta abar. Informazioa, gainera, edozein hizkuntzatan jaso daiteke, eta erabiltzen diren euskarriak ere era askotakoak dira: letrak, marrazkiak, audioak, bideoak, eta abar. Gaia bera ere gaurkotzea errazten du, horretan ez du zerikusirik liburuekin: hemen, gaur idatzitakoa bihar alda daiteke, egokia ez dela ikusten baldin bada, edo esan nahi dena behar bezala adierazteko modu aproposagoa aurkitzen baldin bada.
Esan dezagun beste gauza bat ere aurkezpen honetan: gramatika hau egiteko wiki plataforma erabili dugu, wikipediak egiteko erabiltzen dena. Eta beste kontu bat, ahaztu ezin dena: gramatika bukatu gabe dago, horretaz ere konturatuko zara, batzuetan edukirik gabeko izenburuak aurkituko baitituzu. Ondoko hilabeteetan, ondoko urteetan, gai gehiago sartzen segituko dugu, landu ahala. Ez du esan nahi informazio gutxi dagoela. Asko dago, baina, oraintxe berean esan bezala, Interneteko lanabes hauek ez dute mugarik jartzen, eta beti sar daitezke gauza berriak.
EHUko Euskara Institutuak beste aukera bat eskaini nahi die euskaltzale guztiei.

GUIDE TO USING SKYPE IN THE CLASSROOM

IKASGAIA: INGELESA, EUSKARA, LENGUA ( GUZTIAK)
MAILA: LH + DBH + BATXILERGOA
HIZKUNTZA: INGELESA
MATERIAL MOTA : BLOGA
EGILEA: THE EDUBLOGGER
HELBIDEA: SKYPE GIDA


The Complete Educator’s Guide to Using Skype effectively in the classroom

Increasingly, educators globally are transforming their classroom using Skype to create powerful, authentic, motivating learning experiences for their students.
From connecting with classrooms in other locations to learning about each others’ culture to connecting with content experts – educators are extending learning beyond classroom walls.
So how do you use Skype effectively with your class?
Hopefully this will help!
Here’s our educator’s guide on every thing you need to know about Skype from……
  1. Setting up Skype
  2. Using Skype
  3. To using Skype effectively within your classroom
Skype logo

About Skype

Skype is a free application that allows you to call people from all over the world using the Internet.
When you contact another person that uses Skype you talk or chat for free.
Best of all you can tell when another user is online and what their status is so you know if they are available.
IRAKURRI GEHIAGO

HIZKUNTZAK irakasteko HERRAMINTAK 2.0

IKASGAIA:LENGUA ESPAÑOLA, EUSKARA, INGELESA
MAILA: LH+ DBH + BATXILERGOA
HIZKUNTZA: GAZTELERA
MATERIAL MOTA: HERRAMINTAK 2.0
EGILEA: HAINBAT
ITURRIA: EDUCACONTIC, BLOGGEANDO
HELBIDEA: TOP TEN HERRAMIENTAS 2.0 PARA LAS CLASES DE LENGUA

Hemen dituzue irakasle batzuek bildu eta erabili egin dituzten hainbat herramintak 2.0.Batzutan, teknologia berriak gure geletan sartzen hasten garenean apur be galduta gaude eta denbora dexente galtzen dugu herramintak frogatzen eta miatzen, baina gure "esperimentoak" jakinarazi badiegu beste irakasleei, guztiontzako aprobetxagarria da eta hona hemen "bloggeando" kideek egin dutena. ZORIONAK