2011-01-31

TRY SCIENCE

IKASGAIA: ZIENTZIAK
MAILA: LH + DBH
HIZKUNTZA: GAZTELERA, INGELESA
MATERIAL MOTA: WEB GUNEA
EGILEA: New York Hall Science, IBM Corporation
HELBIDEA: TRY SCIENCE
Web honetan hainbat ideiak eta esperimentuak jaso ditzakezu zure klaseetan aplikatzeko edota eskolako zientzien egunean egiteko. Ikasleek etxean ere egin ditzakete gurasoen laguntzarekin.
Beste aldetik, zientzia museoen zerrenda ere badago.

2011-01-29

DOAKO EUSKARAZKO LIBURU ELEKTRONIKOAK

IKASGAIA: EUSKARA
MAILA: DBH + BATXILERGOA
HIZKUNTZA: EUSKARA
MATERIAL MOTA: LIBURU ELEKTRONIKOAK
EGILEA: ARMIARMA PROIEKTUA
HELBIDEA: http://armiarma.com/liburu-e/
Armiarma Proiektuak urteak daramatza sarea baliatzen literatur lanak osorik jartzeko, lanoi ahalik eta hedapen handiena eman eta jendeak haietara irispide zuzena izan dezan.
Xede horretan, egoki irizten diogu liburu elektroniko edo e-liburu edo e-book edo liburu-e edo dena delako formato horretan euskarazko literatur produkzioak tokia izan dezan, euskarazko literatur lanak ere euskarri berrietan izan ditzagun.
Lehen esfortzu batean, euskal literaturan klasiko izenarekin sailkatuak ditugun liburuak jartzeari ekin diogu. Badugu hainbat liburu, nork bere gailuan eramateko moduan, irakurtzeko moduan, eta haiek landu ditugu. Haiekin batera, euskarari ekarritako hainbat obra, garrantzitsu, Literatura Unibertsala bilduman argitaratu direnak.
Horiek denak, 250 liburu oraingoz, berrantolatu eta maketatuta, eskaini nahi ditugu, EPUB eta PDF formatuetan, nork bere gailu edo ordenadorera deskargatu eta irakurri eta partekatu ahal ditzan.
Handitzen joan nahiko genukeen gunea, oraingoz lehen abialdi honekin joan badatorrena, etorri badoana.
248 liburu horietatik 190 euskal literaturako klasikoak dira. Gainerako 58ak literatura unibertsaletik euskarara ekarritakoak. Hala, hautatutako erdal idazleen artean William Shakespeare, Miguel de Cervantes, Edgar Alan Poe, Mark Twain, Virginia Wolf edota Tolstoi topa daitezke. Bestalde, euskal idazleen artean Etxepare, Axular, Oihenart, Xaho, Lizardi, Lauhaizeta, Kirikiño edota Mirande irakurri ahal daitezke liburu elektronikoan.
Bildutako autoreak estilo eta garai oso ezberdinetakoak dira. Modu berean jasotako liburuen generoak ere orotarikoak dira. Hala, horien artean 14 poesia liburu, 56 narratibakoak (ipuin bildumak eta nobelak taldekatzen dira), 39 antzerki-lan edota 28 saiakera topa daitezke, besteak beste.

2011-01-27

FREE ENGLISH VIDEO LESSONS

IKASGAIA: INGELESA
MAILA: DBH+BATXILERGOA
HIZKUNTZA: INGELESA
MATERIAL MOTA: BIDEOAK
EGILEA: ENGVID
HELBIDEA: ENGLISH VIDEOS

Hemen dituzue hainbat bideoak ingeleseko irakasleek eginikoak, ikasleon ingeleseko maila indartu asmoz. Behealdean adibide batzuk jarrita daude:

2011-01-23

CODECOGS: ONLINE MATEMATIKAKO EDITOREA

IKASGAIA: MATEMATIKA, FISIK-KIMIKA
MAILA: DBH + BATXILERGOA
HIZKUNTZA: INGELESA
EGILEA: CODECOGS ENGINEERING
HELBIDEA: http://codecogs.com/

Dituen aplikazioen artean guri gehien intersatzen zaiguna da online ekuazio edotirearena. Online editore honekin, sortutako formulak kopia ditzakegu "hizkuntz" ezberdinetan (HTLM, URL, LaTex,...) gero gure web gunean, blog edota word, power point-ko dokumentoetan atxekitzeko.

Informazio gehiago

MICROSOFT MATHEMATICS

IKASGAIA: MATEMATIKA , FISIKA-KIMIKA
MAILA: DBH+BATXILERGOA
HIZKUNTZA:INGELESA
MATERIAL MOTA: SOFTWARE MATEMATIKOA
EGILEA: MICROSOFT
HELBIDEA: MICROSOFT MATHEMATICS
ARTIKULUAREN ITURRIA: GENBETA

Hiru ordaindu beharreko bertsio ostean Microsoft enpresak MICROSOFT MATHEMATICS deituriko software dohain eskaintzen du. Programa honekin zientzietako ikasleek eta ikasleek ez direnek funtzioen adierazpenak, kalkuluak, eta abar eskuragarri dituzte. Hori bai Windowserako baino ez du balio (Xp-tik 7-era ).
Programa hemen deskarga dezakezue JAITSI

2011-01-11

GOOGLE SCIENCE FAIR

IKASGAIA: NATUR ZIENTZIAK+TEKNOLOGIA+MATEMATIKA
MAILA: DBH + BATXILERGOA
HIZKUNTZA: INGELESA
MATERIAL MOTA: LEHIAKETA: GOOGLE SITES
EGILEA: GOOGLE CORPORATION
HELBIDEA: http://www.google.com/events/sciencefair/
Lehiaketa honen xedea da 13-18 bitarteko ikasleen zientzi-lanak indartzea. Haiek eginiko lanak Interneten bidez zabalduko dira. Ikasleek eginbeharreko lana Google site batean egon behar da.
Hauxe da proiektuaren helbidea informazio gehigarria jasotzeko, atal batzuk ditu bai ikasle bai irakasleentzat.
Erregistratzeko egin klik hemen