2007-05-06

GERRAKO HAURRA

Espainako gerra zibilaren ondorioak Euskadin

Ekarpenaren egilea: Maite
Ikasgaia: Historia
Maila: DBH/1.Batxilergoa
Hizkuntzak: Euskara/Gaztelania

WEBQUEST

"Hasteko,Espainiako Gerra Zibilaren ezaugarri nagusienak aztertuko dituzue: iraupena, aurka egindako bandoak, lurraldeak, pertsonaiak...e.a.
Datu horiek jaso eta gure jarraibideak bete ondoren, horma-irudia gauzatuko duzue eta gelan ikusgai jarri.
Ondoren, gerrako haur bihurtuko zarete, hau da, 1937. urtean biztanleen kontrako erasoen kausaz, beste herrialde batzuetara erbesteratuak izan ziren haurrak izango zarete. Familia, eta etxea utzi eta beste herrialde batera joan beharko duzue. Haur horien lekuan jarriko zarete eta egunerokoa idatziko duzue: nortzuk zareten, erbesteko eguneroko bizimodua azalduko duzue, zuen pozak eta tristurak...
Bukatzeko, egin dituzuen horma-irudia eta egunerokoa aprobetxatuz, zuen adizkideei ahozko azalpena egingo duzue"

iruzkinik ez: