2008-03-11

URAREN EGUNA






IKASGAIA: AGENDA 21



MAILA: GUZTIAK



HIZKUNTZA: EUSKARA



EGILEAK: BURDINIBARRA-KO AGENDA 21-KO ARDURADUNAK: ITZIAR UGARTE ETA PILAR VILLEGAS



Wangari Maathaik, 2004. urteko Bakearen saridunak, zion:




“Gauza handiak ez dira ezberdintasuna markatzen dutenak, egunero ematen ditugun urrats txikiak baizik”



Bazenekien 2007. urtea URAren urtea izan dela? Hori dela eta, zonaldeko ikastetxe gehienek, Udaletxeak lagundutakoek, ikasturte honetarako gai hau aukeratu genuen Agenda 21ean lantzeko.
Era orokorrean, institutuan egiten denarekin batera, bakoitzak (ikasleak, irakasleak, gurasoek eta ez irakasleak) zerbait egin dezake URAREN kontsumoa murrizteko eta hobetzeko. Hemen dauzkazu gomendio batzuk. Aukeratu nahi dituzunak; zenbat eta errazagoak hainbat eta ziurtasun handiagoz beteko dituzu.

1.-Ura zentzuz erabiltzen ahalegin gaitezke, egia den arren guk ez dugula ur eskasiarik, beste leku askotan bezala.
2.-Egarri bagara, txorrotako uda edan dezakegu: oso ona da eta ez du plastiko ontzik beharrik.
3.-Ur hotza nahi badugu, botila bat gorde dezakegu hozkailuan: hobe hori freskatu arte txorrota irekita edukitzea baino.
4.-Bost minutuko dutxaldi batean 100 l ur gastatzen dira; bainatzen bagara, 300. Garbo dago, ezta?
5.-Auto garbitegian autoa garbitzeko, 35 litro ur inguru baher dira; etxeko mangerarekin, berriz, 500 l ere gasta ditzakegu. Zer ote komennigarriago?
6.-Galdetu dezakegu noiz den landare-olioaren gaikako bilketa, eta hara eraman gure oilioa, sukaldeko hustubidetik bota ordez.
7.-Xaboia oso garbigarri ona da. Zergatik ez hori erabili fosfatoa, nitratoa eta gisa bereko gai kaltegarriak dituzten garbigarrien ordez


Honen atzean, ematen dizugu Trapagaraneko Udaletxeko Ortzadar taldeak emandako informazioa uraren ordainagiria eta haren kontsumoa herrian hobeto uler dezazun.

Espero dugu informazio hura baliagarria eta lagungarria izatea jarrai dezazun ura zaintzen eta ondo erabiltzen.

iruzkinik ez: