2008-11-13

BERDE-BERDEA 2008-2009


IKASGAIA: NATUR ZIENTZIAK/AGENDA 21
MAILA: DBH
HIZKUNTZA: EUSKARA
MATERIAL MOTA: WEB: EKINTZA INTERAKTIBOAK, FLASH, BIDEOAK,...
EGILEA: GIPUZKOAKO KUTXA
HELBIDEA: BERDE-BERDEA
Kutxaren ekimena da berde-berdea, Gipuzkoako gazteek ingurumena ezagutaraztea, harekiko errespetua sustatzea eta haren aldeko ekintzaile bihurtzea du helburu.
Teknologia berrien bitartez eta ikasmaterial ezberdinak erabiliz, animazioak, galdeketak, koadernoak..., hainbat gauza aztertu eta ikasten dituzte ikasleek: zeintzuk diren ingurumen-arazo nagusienak, konponbideak zeintzuk diren, eta eurek ingurumenaren alde zer egin dezaketen. Horretarako, bost gai lantzen dira: bioaniztasuna, atmosferaren kutsadura, ura, oporraldi ekologikoagoak eta klima-aldaketa.
Ikasturte honetan berde-berdearen 5. urteurrena ospatuko dugu eta urtero bezala proiektuan zenbait berrikuntza gaineratu ditugu:
Web orrialdea berritu dugu eta ikasleek parte hartze zuzenagoa izateko bloga sortu; beren lan, iritzi, argazkiak…azaltzeko.
Ikasturtean zehar lehiaketak egingo dira, web orrialdean aurkezten joango garenak.
Ikasleek aukeratutako ingurumen elkarteekin elkarlan handiagoa. Ikasle eta elkarteen arteko harremana sustatuko dugu bisita eta beste jarduera batzuen bitartez.
Energiari buruzko ikasmaterial berria, berde-berdea orrialdean erabilgarri izango dena.
Proiektuan gurasoek ere parte har dezaten web orrian jarduera zehatz batzuk eskaintzen joango gara.

NOLA LANTZEN DA:
-Partaideak: berde-berdean izena emandako ikasleek, bai eta, hala nahi duen edonor ere web orrialdearen bitartez.
-Proiektuaren web orrialdearen bidez, baliabide guztiak eskuratzen dira. Gainera, ikasleek beren lanarekin eta pasahitz bat erabiliz, diru-laguntzak lortzen dituzte eurek aukeratutako elkartearentzat.
-Ikasleek, irakaslearekin –zenbaitetan proiektuko arduradun batekin ere-, 5 gai lantzen dituzte ikasgelan:

Bioaniztasuna
Atmosferaren kutsadura
Ura
Oporraldi ekologikoagoak
Klima aldaketa
Horretarako, gai bakoitzaren inguruko materialaz baliatzen dira:

8-10 minutu inguruko filma.
Aukera anitzeko 15 galderez osatutako galdetegia.

Irakaslearentzako eta ikasleentzako koadernoa, gaia ulertu eta berrikustea ahalbidetu eta galdetegia osatzen lagunduko diena.

Material osagarria; bideoak, infografiak…biltzen dituen CDa.
Material hori guztia "berde-berdea.net" orrian dago eskura, bai eta, gai bakoitzaren inguruko albisteak, loturak, irudiak…

-Diru-laguntzak: Ikasleek gai bakoitzari dagozkion 15 galderak Internet bidez erantzuten dituzte, eman zaion pasahitza erabiliz. Honela ikasturte bukaeran, lortzen dituzten puntuak laguntza ekonomikoan bihurtuko dira aukeratutako elkarteari banatzeko. Orain artekoan, 48.000 € banatu dira elkarte hauen artean: Greenpeace, Organbidexka, Kalapie, Aranzadi, Arrano Etxea, EIBE eta The Green Belt Movement. Horri esker, hainbat jarduera abiarazi dituzte: zauritutako animaliak zaindu, hegoaldeko zuhaitz-igelaren bizitokiak babestu, zetazeoak ikertu gure kostaldean, bidegorriak bultzatu,...

iruzkinik ez: