2009-10-22

EUSKAL HERRIKO ATLAS MEGALITIKOA


IKASGAIA: GEOGRAFIA-HISTORIA

MAILA: DBH + BATXILERGOA

HIZKUNTZA: EUSKARA

MATERIAL MOTA: MAPA INTERAKTIBOASK + IRUDIAK+ BLOG

EGILEA: LAN KOLABORATIBOA




Euskal Herriko eta inguruetako ondare megalitikoa ezagutu eta ezagutzera ematea da atal berri honen asmoa, orain arteko datuak bildu, antolatu eta era egokian erakutsi eta arakatzeko moduan jarriaz. Horretarako ezinbestekoa izango da zuen laguntza, eta horregatik eratu da elkarlanerako gunea izateko moduan, izan ere, Sareak horretarako aukera ezin hobea eskaintzen du, eta bada zeregina oraindik monumentuen fitxak osatu, zuzendu eta beren egoeraren jarraipena egiten. Gonbidapena luzatuta dago beraz: gai hauetan interesatutako inor ezagutzen baduzue, emaiozue gune honen berri.
Ez gara hutsetik abiatzen: 2356 megalitoren aipamenak dauzkagu jasota une honetan katalogo honetako fitxetan (horietako batzuk ez dira monumentu bakanak, multzoak baizik, harrespil eta tumulu eremu askorekin gertatzen denez) eta hauei ateratako 5144 argazki dauzkagu (fitxa batzutan argazki asko dago ordea, eta beste askotan, batere ez).

iruzkinik ez: