2010-03-03

ZIENTZIA UDALEKUETAN IZENA EMATEKO EPEA




IKASGAIA: BIOLOGIA / FISIKA-KIMIKA
HIZKUNTZA: EUSKARA + GAZTELERA
MAILA: DBH
EGILEA: EUSKO JAURLARITZA
HELBIDEA: ZIENTZIA UDALEKUA

Euskadiko gazteen artean zientzia-bokazioak goiz eta modu erakargarrian piztea du helburu. Zientzia Udaleku hauetan 12 urtetik 16 urtera bitarteko 150 gaztek izango dute parte hartzeko aukera, uztailean, astebeteko 3 txandatan antolatuta. Izena emateko epea martxoaren 15etik 31ra izango da. Plazak zozketa bidez banatuko dira izena ematen duten guztien artean. Informazio gehiago lortzeko edota izena emateko, http://udalekuak.elhuyar.org/ webgunean sartu edota 943 36 30 40 telefonora deitu daiteke. Elhuyar Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak lagunduta.

iruzkinik ez: