IKASGAIA: FISIKA/KIMIKA
MAILA:DBH+BATXILERGOA
HIZKUNTZA: EUSKARA, INGELESA
MATERIAL MOTA: FLASH
EGILEA: XABIER LARRETXEA
HELBIDEA: http://www.meet-physics.net/David-Harrison/index_euskara.html
Kanadako Toronto Unibertsitateko David Harrison irakaslearen webgunearen itzulpen baimendua.
Euskarazko bertsioa Xabier Larretxeak egin du.
Itzulpenei iruzkinak egiteko helbide elektroniko honetara idatzi xlarretxea@axular.ikastola.net).
Fisikako edukiak azaltzeko Flash animazioen erabilera zabaltzen ari da. Webgune honek gai orokor batzuk jorratzeko interesgarriak izan daitezkeen animazioak eskura uzten dizkizu. Animazio bakoitza nabigatzailearen leiho berri batean agertuko da. Animazioak ikusteko behar den Flash erreproduzitzailea, doan, http://www.macromedia.com/ helbidean lor daiteke.
Animazioak hurrengo gaietan sailkatu dira:
· Kaos
· Elektrizitatea eta Magnetismoa
· Mekanika Klasikoa
· Mekanika Kuantikoa
· Askotarikoak
· Nuklearra
· Uhinak
· Soinu Uhinak
· Optika
· Osziloskopioa
· Erlatibitatea
· Kalibre mikrometrikoa
· Bektoreak
Zerrendan 80 animazio baino gehiago daude. Batzuk sinpleak dira, beste batzuk konplexuak. Berriak direnak irudiarekin nabarmentzen dira.
Kasu batzuetan “Ikasketa Unitate” bezala eskeintzen dira animazioak. Animazioarekin batera sarrera labur bat eta interaktibitatea ahalbideratzen duen test bat agertzen dira. Lan hori Elena Latorre Playán-ek eta Yuri Milachay Vicente-k egina da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina