IKASGAIA: EUSKARA
MAILA: GUZTIAK
HIZKUNTZA: EUSKARA
MATERIAL MOTA: FILMAK ONLINE
EGILEA: EITB
HELBIDEAK: FILMAK
Helbide honetan http://www.eitb.com/kultura/zinema-euskaraz/ 3o film ikusi dezakegu dohain streaming bidez EITBri esker.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Zinema Euskaraz  programa aurkeztu dute gaur: helburua, hiritarrei zinema euskaraz  ikusteko aukera erraztu, zinema euskaraz eskatzen dutenentzat eskaintza  nahikoa bermatzeko aukera bultzatu, eta euskara kultura eta  gizarte-erabilpeneko hizkuntzatzat sustatzeko asmoz.
Zinema  euskaraz Gabonetan da programaren lehen fasea, eta  bigarren faseak 2011 urte osoa barne hartuko du. Honi esker, zinema-aretoetan  20 film euskaraz ikusi, beste 27 DVD formatuan saldu eta kulturklik.net  eta eitb.com  webguneetan  doako 30 film baino gehiago streaming bidez ikusteko  aukera bultzatuko da, abenduaren 22tik aurrera.
irakurri gehiago 
 
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina