MAILA: DBH + BATXILERGOA
HIZKUNTZA: EUSKARA
MATERIAL MOTA: LIBURU ELEKTRONIKOAK
EGILEA: ARMIARMA PROIEKTUA
HELBIDEA: http://armiarma.com/liburu-e/
Armiarma Proiektuak urteak daramatza sarea baliatzen literatur lanak osorik jartzeko, lanoi ahalik eta hedapen handiena eman eta jendeak haietara irispide zuzena izan dezan.
Xede horretan, egoki irizten diogu liburu elektroniko edo e-liburu edo e-book edo liburu-e edo dena delako formato horretan euskarazko literatur produkzioak tokia izan dezan, euskarazko literatur lanak ere euskarri berrietan izan ditzagun.
Lehen esfortzu batean, euskal literaturan klasiko izenarekin sailkatuak ditugun liburuak jartzeari ekin diogu. Badugu hainbat liburu, nork bere gailuan eramateko moduan, irakurtzeko moduan, eta haiek landu ditugu. Haiekin batera, euskarari ekarritako hainbat obra, garrantzitsu, Literatura Unibertsala bilduman argitaratu direnak.
Horiek denak, 250 liburu oraingoz, berrantolatu eta maketatuta, eskaini nahi ditugu, EPUB eta PDF formatuetan, nork bere gailu edo ordenadorera deskargatu eta irakurri eta partekatu ahal ditzan.
Handitzen joan nahiko genukeen gunea, oraingoz lehen abialdi honekin joan badatorrena, etorri badoana.
248 liburu horietatik 190 euskal literaturako klasikoak dira. Gainerako 58ak literatura unibertsaletik euskarara ekarritakoak. Hala, hautatutako erdal idazleen artean William Shakespeare, Miguel de Cervantes, Edgar Alan Poe, Mark Twain, Virginia Wolf edota Tolstoi topa daitezke. Bestalde, euskal idazleen artean Etxepare, Axular, Oihenart, Xaho, Lizardi, Lauhaizeta, Kirikiño edota Mirande irakurri ahal daitezke liburu elektronikoan.
Bildutako autoreak estilo eta garai oso ezberdinetakoak dira. Modu berean jasotako liburuen generoak ere orotarikoak dira. Hala, horien artean 14 poesia liburu, 56 narratibakoak (ipuin bildumak eta nobelak taldekatzen dira), 39 antzerki-lan edota 28 saiakera topa daitezke, besteak beste.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina