MAILA: DBH + BATXILERGOA
HIZKUNTZA: EUSKARA
MATERIAL MOTA: WEB GUNEA
EGILEA: HAINBAT
HELBIDEA: EUSKAL GRAMATIKA
Gramatika hau ez dela ohiko horiek bezalakoa, arrazoi askorengatik. Edukiari behatzen badiogu, askoz ere gauza gehiago ikusiko duzu hemen: gramatika arruntetan, hemen ”MORFOSINTAXIA” deitu dugun atala bakarrik lantzen baita batez ere. Ikusiko duzunez, pantailan ikusten ari zaren gramatika honetan atal bat besterik ez da morfosintaxia. Luzea, hori bai, baina aldamenean beste hainbeste atal baditu. Gramatiketan nekez aurkitzen da euskalkiei buruzko informazioa; hizkuntzaren jabekuntzaz ezer gutxi esaten da; hizkuntzaren prozesamendua ez da aipatzen; hiztegiaren kontua ere guztiz bigarren mailan geratzen da, eta abar. SEG-en horiek guztiak lantzen dira (edo landuko dira). Badu gramatika honek, bestetik, beste ezaugarri argi bat: sarerako egina da, Interneten kontsultatzeko. Ez dugu holakorik gehiegi aurkitu munduan: badira, bai, informazioak han-hemenka, gramatika eta hizkuntzei buruz, baina ez dira hemen eskaintzen dugun lan honen pareko. Internetek aukera handiak ematen ditu, batez ere leku batetik bestera ia modu automatikoan mugitzeko, gaiak elkarren artean erlazionatzeko, inguruko informazioa jasotzeko, eta abar. Informazioa, gainera, edozein hizkuntzatan jaso daiteke, eta erabiltzen diren euskarriak ere era askotakoak dira: letrak, marrazkiak, audioak, bideoak, eta abar. Gaia bera ere gaurkotzea errazten du, horretan ez du zerikusirik liburuekin: hemen, gaur idatzitakoa bihar alda daiteke, egokia ez dela ikusten baldin bada, edo esan nahi dena behar bezala adierazteko modu aproposagoa aurkitzen baldin bada.

EHUko Euskara Institutuak beste aukera bat eskaini nahi die euskaltzale guztiei.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina