2010-10-04

ZIENTZIA LIVE

IKASGAIA: NATUR ZIENTZIAK
MAILA: DBH
HIZKUNTZA: EUSKARA+INGELESA
MATERIAL MOTA:ESPERIMENTU TAILERRA
EGILEA: ELHUYAR TALDEA
HELBIDEA: http://www.elhuyar.org/zientziaren-komunikazioa/EU/Zuzeneko-Jarduerak#live

Hitz joko honen bidez - euskera eta ingelesa nahasten- Elhuyar Fundazioak bere azken ikas-ekimena aurkezten du . Zientzia live programaren bidez, hiru esperimentu-tailer eskeintzen ditu ikastetxean bertan garatzeko. DBHko 3. eta 4. maila bezeroak izanda, ikastetxearekin adostuta kudeatuko dira. Tailer bakoitzean 20 ikasle egon daitezke eta ondorengo gaiak landuko dira:

1. tailerra : gasak eta presioak ( Puxika, Malba zurizko gozokia, Telefono mugikorra, Freskagarri-potoa, - Helioa eta sufre hexafluoruroa)
2. tailerra :Materialak ( Flubber-a, Superbola, Elur artifiziala)
3. tailerra: Nitrogenoa eta tenperatura baxuak ( Puxika, Malba zurizko gozokiak, Lorea, Hotz-testa)

Ikastetxeetan zuzenenan informazioa jasoko duzue. Eskatzeko epea urtarrilaren 29a arte
BIDEOA
Hemen duzue informazioa garatuta:
Elhuyar Fundazioak antolatutako ekimen berri bat da Zientzia LIVE! Aurten, lehenengo aldiz eskainiko da Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako ikastetxeetan. Zientzia LIVE!-ren helburua da zientzia modu erakargarri eta ulergarrian eskaintzea gure gazteei, haien zientziarekiko jakin-mina sustatu eta irudimena pizteko. 

Zientzia LIVE! zientzia ikastetxeetara gerturatzeko eskaintzen diren zuzeneko emanaldiak dira.



Parte-hartzaileak
Zientzia LIVE! programa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 3. eta 4. mailako ikasleei zuzenduta dago, haien curriculumarekin lotutako gaiak jorratuko baititu.
Emanaldien iraupena
Emanaldiak, hau da, hiru tailerren saioak, ordubete inguru iraungo du, guztira.

Parte-hartzaileen kopurua
Tailer bakoitzean gehienez 20 ikaslek hartuko dute parte, emanaldi bakarrean, betiere taldeak tailerka osatuta. Behar izanez gero, bi emanaldi jarraian antolatu daitezke, ikasle-kopurua handia bada. Oro har, malgutasunez eta ikastetxearekin adostuta kudeatu behar da talde-antolaketa.
Irakasleen parte-hartzea
Irakasleen laguntza beharrezkoa da begirale-taldeari harrera egiteko eta ikasleak haien esku daudela bermatzeko. Emanaldiko tailerretan parte hartzea borondatezkoa da.

Begiraleak
Tailerretako esperimentuak horretarako prestakuntza jaso duten begiraleek zuzenduko dituzte, betiere Elhuyar Fundazioko arduradun baten koordinaziopean. EHUko zientzia-ikasketetako azken ikasturteetako ikasleak izango dira begiraleak, eta gutxienez bi egongo dira tailerreko. Guztira, beraz, sei begirale egongo dira ordubeteko emanaldi batean

Tailerretako gaiak
Emanaldi bakoitza hiru tailerrek osatuko dute. Tailer bakoitzean, gai bati buruzko fenomeno zientifiko harrigarriak azaleratuko dituzten zientzia-esperimentuak egingo dira.

1. tailerra :

GASAK ETA PRESIOAK
- Puxika.
- Malba zurizko gozokiak.
- Telefono mugikorra.
- Freskagarri-potoa.
- Helioa eta sufre
hexafluoruroa.

2. tailerra :
MATERIALAK
- Flubber-a.
- Superbola
- Elur artifiziala.

3. tailerra
NITROGENOA ETA TENPERATURA BAXUAK
- Puxika.
- Malba zurizko gozokiak.
- Lorea.
- Hotz-testa.
Arduraduna: Irati Kortabitarte

iruzkinik ez: